«25 urteak ospatzeko %10eko beherapena egiten dugu, abuztuaren 15era arte»
25 urte. Horretxenbeste betetzen ditu Ibarplas leihoak enpresak. Eta urte horietan guztietan kalitatea, bezeroarekiko arreta pertsonalizatua eta profesionaltasuna izan dira Ibarplasen oinarriak, bai leihoen fabrikazioan bai eta muntaian ere.Urteurren b...
Urteurren borobila ospatzeaz gain, bezeroari aparteko eskaintza egin nahi izan diote Ibarplasekoek: ekainetik abuztuaren 15era arteko aurrekontu guztietan %10eko beherapena eskaintzen dute.
Zerbitzu on bat
Lanei dagokienez, etxerako neurrira egindako denetariko leihoen ekoizpena eta muntaia eskaintzen dute. Kalitatezko produktuak erabiltzeaz gain, mun- taia lanetan ere kalitatea eta bezeroarekiko arreta berezia eta pertsonalizatua eskaintzen dituzte.
Baina kalitatezko produktu bat eskaintzeaz gain, zerbitzu on bat ere eskaintzen dute. «Egindako inbertsioagaz bezeroa gustura geratzea da gure helburua». Eta arazoen aurrean ere berehalako erantzuna eskaintzen dute.
Finantzaketa aukerak
Inbertsioa aipatuta, leihoak aldatzeak energia aurrezpena suposatzen duela diote. «Momentuan diru handiko inbertsioa bada ere, biharko egunean aurrezpena izango da».
Finantzaketari dagokionez, Ibarplasek banku ezberdinekin hitzarmenak eginda ditu, eta bezeroei erraztasun guztiak ematen dizkiete. «Bezero bakoitzarentzako finantzaketa produktu ezberdinak ditugu».