Ondarroa Arraun Elkartea gaur [ uztailak 16] ere irabazle izan da Orioko estropadetan. Denboraldi honetako laugarren bandera eramango du Ondarroako taldeak herrira.
20:17,64 denbora egin du
Ondarroa Arraun Elkarteak gaur eguerdian, Orion lehiatu den IX. Bixigu Eguna Ikurrinan. Bigarrena
Lekittarra izan da
20:19,84 denboragaz.
Bigarren tandan atera dira Lea-Artibaiko traineru biak.
Bandera ematen Ondarroa Arraun Elkarteari. Argazkia: Liga ARC
Estropada oso gogorra izan dela adierazi du
Jon Iriondo Ondarroa Arraun Elkarteko entrenatzaileak. “Bigarren ziabogara arte Getaria eta Lekittarragaz antzeko denboretan joan gara, eta hirugarren luzea oso gogor eginez tartea irikitzea lortu dugu”.
Garaipen berri horregaz, Ondarroa sailkapenaren buruan mantentzen da tinko, 70 puntugaz. Ondoren Getaria dago, bigarren lekuan, 13 puntu gutxiagogaz, eta hirugarrena Donostiarra da.