Lekeition uztailean zehar burutzen diren udaleku ezberdinetako haurrak elkarrekintzan eta elkar ezagutzeko helburuagaz, ekimen bateratuak antolatzen ari dira
Lekeitio Futbol taldea,
Lekekitioko ikastola eta
Lekeitioko Aisialdi Taldea. Horrela, joan zen asteko barikuan Talaiara igo ziren 6-11 urte bitarteko 94 haurrekin eta 9 begiralerekin.
Hurrengo ekintza bateratua, berriz,
uztailaren 28an izango da: Altxorraren bila.
Aisialdi ekintza bateratua egitearen ideia aurreko urtean eraman zuten aurrera lehenengoz, altxorraren bilarekin. Aurten, aldiz, Talaiarako irteera ere elkarrekin antolatzea izan da berrikuntza.
Lekeitioko Aisialdi talde ezberdinetako ume eta nagusiak Talaian. Argazkia: Lekeitioko Aisialdi Taldea