Ondarroako Eguzki talde ekologistak salatu duenez, atzo [uztailak 20] Saturrarango errekan arrainak hilda agertu ziren. Egun berean baita ere, Ondarroako Artibai ibaian olio isurketa egon zela esan dute. “Urtero, uda heltzen denean arrainak hilda agertzen dira Saturraranen. Eta Ondarruko ibaian olioa sarri-sarri agertzen da”.
Hori gutxi ez eta Ondarroako portuan egoten diren isurketak ere ezin direla ahaztu gaineratu dute. “Uste dugu badakigula atzoko isurketak nork egin dituen, eta erakunde publikoei eskatzen diegu neurriak berehala hartzeko. Ibaiak garbi eduki nahi ditugu”.
Arrainak hilda, Saturrarango errekan
Ondarroako Artibai ibaiko olio isurketa