Mutrikuko EH Bilduk hainbat ekimen egingo ditu hauteskundeen harira
Mutrikuko EH Bilduk jakitera eman duenez, hainbat egitasmo prestatu dituzte hurrengo irailaren 25eko hauteskundeen harira. Egingo duten lehen ekimena martitzenean [irailak 6] egingo dute. 19:00etik aurrera, hauteskundeen berri eman eta herritarren ekarpenak jaso ahal izateko Batzar Irekia deitu dute.
Horrez gain, irailaren 8an Bilboko Areatzan egingo den ekitaldiarekin lotura zuzena egiteko asmoa agertu dute. Mutrikuko ekimena 20:00etan hasiko da eta bertatik Bilbon egin diren elkarretaratzearen berri zuzenak jaso ahal izango dira, eta bide batez, txotx, herri kantak, bertsoak, dantzak eta beste hainbat ekimen ere antolatuko dira Beheko Plazan. “Beheko Plazan Areatza txikia ekimena egingo dugu, Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegiren gaitasungabetzearen aurrean har lezakeen erabakiaz erantzuna emateko”.