Eguzkik jakitera eman duenez, Saturrarango hondartza alboan bizikletentzako aparkaleku gehiago ipintzeko eskatu diote Mutrikuko Udalari.
Eguzkik nabarmendu duenez, gaur egun, bizikletentzako
bost leku daude bakarrik gune horretan, eta horiek askotan beteta egoten dira. “Gero eta jende gehiago joaten da Saturraranera bizikletan, baina dauden lekuak ez direla nahikoa iruditzen zaigu. Nahikoa leku ez dagoenez, jendeak bizikletak han eta hemen uzten dituela konturatu gara. Askok, esaterako, umeen jolasetan lotuta uzten dituzte bizikletak, eta toki horiek ez direla egokienak iruditzen zaigu”.
Saturraraneko hondartzan dagoen bizikletentzako aparkalekua. Argazkia: Eguzki
Talde ekologistak gaineratu duenez, toki gehiago balego, Saturraranera bizikletan jende gehiago joango litzateke. Euren ustez, gutxienez,
beste 15 bat leku gehiago beharrezkoak dira. “Eguraldi ona egiten duenean, hori eta gehiago ikusten ditugu txarto lotuta”.
Mutrikuko Udalari aurretik ere antzeko eskari bat egin zion Eguzkik. 2013ko urrian, esaterako, bizikletentzako aparkalekurik ez zegoela eta, aparkaleku bat ipintzeko eskaria egin zuten.