Orokorrean, Lea-Artibain eta Mutrikun
EH Bildu izan da nagusi (7.295 boto); EAJk 7.182 boto eskuratu ditu.
113 botoren aldea dago eskualdeko bi alderdi nagusien artean. Hirugarren indar politikoa Elkarrekin Podemos izan da: 1.142 boto.
Duela lau urte. 2012ko urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 9.066 botogaz EH Bildu izan zen nagusi Lea-Artibai eta Mutrikun. Koalizioak EAJk baino 1.724 boto gehiago lortu zituen. EAJk, danetara, 7.342 boto eskuratu zituen.
Hona hemen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Lea-Artibain eta Mutrikun jasotako datuak, herrika.
Oharra: parentesi arteko datuak 2012koak dira.
- AMOROTO: EAJ 121 (114), EH Bildu 113 (127), Elkarrekin Podemos 4, Partido Familia y Vida 2. Parte hartzea: %71,86 (abstentzioa %28,14). GRAFIKOA IKUSI
- AULESTI: EH Bildu 234 (260), EAJ 123 (135), PP 1, Elkarrekin Podemos 15, Ciudadanos 1. Parte hartzea: %70 (abstentzioa %30). GRAFIKOA IKUSI
- BERRIATUA: EH Bildu 277 (334), EAJ 258 (258), Elkarrekin Podemos 20, PSE 3 (10), PP 2 (2), Partido Humanista 2, PACMA 3, Ongi Etorri 1, Ciudadanos 1, Ganemos Euskadi 1, Partido Familia y Vida 1. Parte hartzea: %65,26 (abstentzioa %34,74). GRAFIKOA IKUSI
- ETXEBARRIA: EAJ 262 (247), EH Bildu 178 (240), PSE 3 (9), PP 5 (3), Elkarrekin Podemos 27, Ciudadanos 1 eta Ganemos: si se puede 2. Parte hartzea: %79,21 (abstentzioa %20,79). GRAFIKOA IKUSI
- GIZABURUAGA: EH Bildu 69 (35), EAJ 32 (86), Elkarrekin Podemos 10, PP 1. Parte hartzea: %71,88 (abstentzioa %28,13). GRAFIKOA IKUSI
- ISPASTER: EAJ 218 (245), EH Bildu 167 (200), Elkarrekin Podemos 27, PP 7 (6), EK-PCPE 1, PACMA 2, Partido Familia y Vida 1, Ganemos: si se puede 2, EB/AZ 2. Parte hartzea: %78,32 (abstentzioa %21,68). GRAFIKOA IKUSI
- LEKEITIO: EH Bildu 1.875 (2.364), EAJ 1.824 (1.850), Elkarrekin Podemos 246, PSE 54 (90), PP 36 (74), Ciudadanos 14. Parte hartzea: %71,72 (abstentzioa %28,28). GRAFIKOA IKUSI
- MARKINA-XEMEIN: EAJ 1.193 (1.251), EH Bildu 902 (1.149) , Elkarrekin Podemos 168, PP 34 (42), PSE 32 (61), Ciudadanos 6, EK-PCPE 1, PACMA 3, Partido Familia y Vida 4, Ganemos: si se puede 1. Parte hartzea: %64,95 (abstentzioa %35,05). GRAFIKOA IKUSI
- MENDEXA: EAJ 134 (126), EH Bildu 114 (148), Elkarrekin Podemos 16, PSE 5 (7), PP 2 (1), PH 2, PACMA 2 eta Ganemos: si se puede 1. Parte hartzea: %76,01 (abstentzioa %23,99). GRAFIKOA IKUSI
- MUNITIBAR: EH Bildu 121, EAJ 119, Elkarrekin Podemos 11, PACMA 1. Parte hartzea: %70,25 (abstentzioa %29,75). GRAFIKOA IKUSI
- MUTRIKU: EAJ 1.142 (1.104), EH Bildu 1.051 (1.204), Elkarrekin Podemos 229, PSE 58 (122), PP 72 (83), Ciudadanos 17, PACMA 12, Partido Familia y Vida 1, Ganemos: si se puede 10, LN 1, Recortes Zero-GV 3. Parte hartzea: %64,49 (abstentzioa %35,51). GRAFIKOA IKUSI
- ONDARROA: EH Bildu 2.057 (2.672), EAJ 1.646 (1.729), PSE 74 (147), Elkarrekin Podemos 366, PP 129 (169), Ciudadanos 11, PH 2, EK-PCPE 1, PACMA 15, Partido Familia y Vida 2, Ganemos: si se puede 5, EB/AZ 2 eta Recortes Zero-GV 1. Parte hartzea: %63,36 (abstentzioa %36,64). GRAFIKOA IKUSI
- ZIORTZA-BOLIBAR: EH Bildu 137 (144), EAJ 110 (125), PSE 1 (4), PP 3 (3), Elkarrekin Podemos 3 eta Recortes Zero-GV 1. Parte hartzea: %70,52 (abstentzioa %29,48). GRAFIKOA IKUSI
Abstentzioak gora
Botoei dagokienez, Lea-Artibai eta Mutrikun EAJ izan da alde gutxien izan duena, eta PSE-EEk ia erdira murriztu du bere boto kopurua. EH Bilduk ia 1.800 boto galdu ditu, eta PPk ere nabarmen egin du behera, ia 100 boto gutxiagorekin.
Abstentzioak, bere aldetik, zer edo zer gora egin du Lea-Artibai eta Mutrikun. Zehatz esanda,
%29,40ko abstentzioa egon da, 2012an baino %1,37 altuagoa.
Josu Erkoreka: “Aurrerantzean, gainontzeko talde parlamentario guztiekin batuko gara, inor bazterrean utzi barik”
Josu Erkoreka EAJren Bizkaiko zerrendaburua “pozik” agertu da lortutako emaitzekin, eta boto emaileei eskerrak emateko egoeran daudela esan du. Erkorekak azaldu legez, “ez ditugu emaitzak dominatzat hartzen, baizik eta gure proiektuaren aldeko babes modura”.
Euzkadi Buru Batzarra (EBB), aldiz, emaitzak lehendakariagaz ondo eta sakon aztertzeko geratu dela aurreratu du Erkorekak. “Aurrerantzean, gainontzeko talde parlamentario guztiekin batuko gara, inor bazterrean utzi barik. Izan ere, Madrilen batzuen eta besteen artean dagoen borroka eta ezinikusia errepikatzerik ez dugu nahi. Hemen ez diogu inori betorik jarriko, alderdi guztiekin egingo ditugu elkarrizketak. Hortik aurrera ikusiko dugu zein izango den formularik egokiena gobernuari forma emateko eta gobernuaren egonkortasuna bermatu ahal izateko”.
Unai Urruzuno: Azken hilabeteotan gure alderdiak goitik beherako astinaldi bat jasan du
Unai Urruzuno EH Bilduren Gipuzkoako hautetsia bere aldetik, bigarrenez izango da legebiltzarkidea, eta aurreko hauteskundeetan koalizio abertzaleak izan dituen emaitzak kontuan edukita, emaitzak “oso positiboak” direla nabarmendu du. “Azken hilabeteotan gure alderdiak goitik beherako astinaldi bat jasan du, eta zentzu horretan emaitza horiek oso onak direla iruditzen zaigu”.
Ondarrutarrak, aldiz, gobernua osatzerako orduan bi aukera balizko egon daitezkeela dio. “Alde batetik, EAJk gehiengo oso eta askoz zabalagoa edukiko luke EH Bildurekin batuz gero. Bestetik, ostera, gauden moduan geratu gintezke, PSE-EErekin edo PPrekin gobernua osatuz. Hor argi dago; herri honek PSE-EE edo PP moduko alderdiekin ez du aurrera egiten, eta hori da aurrerantzean EAJk erabaki beharko duena”.