Hainbat ikastarotan izena emateko epea zabaldu du Ondarroako Kresala elkarteak
Ondarroako Kresala kultur elkarteak dantza eta musika ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Ume eta nagusientzako euskal dantzak ikasteko aukera egongo da aurtengo ikasturtean, eta horrez gain, trikitixa, pandero eta txalaparta ikastaroak ere emango dira.
Ikastaroetan izena emateko interesa dutenek elkartearen egoitzara (Artabide 23) hurreratu beharko dira hurrengo egunotan, 19:00etatik 20:00etara, irailaren 30a arte. Era berean, ikastararoei buruzko informazio gehiago nahi duten herritarrek 94-613 41 14 telefono zenbakira deitzeko aukera izango dute.