Ander Odriozola Argoitia ondarrutarrak Freeport (Elkar, 2016) bere lehen eleberria aurkeztu du gaur [irailak 28] Donostiako Elkar aretoan.
Helduentzako kontakizuna Ondarroa eta Bilbo artean kokatua dago, eta Odriozolak nabarmendu duenez, genero beltza klasikoa aukeratu du bere lehen lanerako, “detektibe, hilketa, femme fatale itxurako emakume eta guzti”.
Aurreratu duenez, liburuak elkarrizketa ugari ditu, gidoi puntu bategaz, eta bukaera “esperogabea” izango du irakurleak. “Joanes detektibea bilbotarra da protagonista, eta adar kontuetatik ateratzen du nola edo hala bizitza. Diru arazo batekin dagoenean, bere bezero batengana joaten da Ondarroara kobratzeko asmoarekin, baina hilik aurkitzen du. Dirua galtzea gutxi ez bada, poliziaren susmagarri nagusia bihurtzen da Joanes”.
Ander Odriozola bere lehen eleberria eskuetan. Argazkia: Elkar
Liburua gaur aurkeztu baldin bada ere, Ondarroako Udalak antolatzen duen Amuak literatur jaialdian horretarako bigarren aukera ere egongo da. Herritarrek liburuari buruzko xehetasun gehiago jasotzeko aukera izango dute egilearen eskutik.
Bigarren filma grabatzeko bidean
Ikasketaz ingeniaria eta ogibidez Lanbide Heziketako irakaslea baldin bada ere, azken hamasei urteak zinema eta telebistan hainbat lanetan parte hartzeko aukera ere izan du Odriozolak. 2014 bukaeran aurkeztu zuen berak zuzendu, idatzi eta ekoitzitako Bingen bere lehen filma, eta bigarren lana ere grabatzeko bidean da ondarrutarra.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.