Salmentekin pozik, azoka ekologikoan
Lurreko eta Nekazari Ekologikoen elkartearen eskutik, XVI. azoka ekologikoa egin zuten zapatuan, Busturian. Iaz baino jende gutxiago ibili zen, baina azokara joan zirenak erosketak egitera joan zirela esan dute saltzaileek. Barazkiak, frutak, gazta, et...
Lurreko eta Nekazari Ekologikoen elkartearen eskutik, XVI. azoka ekologikoa egin zuten zapatuan, Busturian. Iaz baino jende gutxiago ibili zen, baina azokara joan zirenak erosketak egitera joan zirela esan dute saltzaileek. Barazkiak, frutak, gazta, etxean egindako kontserbak eta makinaria ere jarri zituzten salgai, besteak beste. Bertsolarien doinuek girotu zuten azoka. Bertaratu zirenek bigarren eskuko azokan ere hainbat produktu eduki zituzten aukeran.