Aurten ere,
herritar guztiei begira antolatu ditu San Migel jaiak Arretxinagako Jai Batzordeak. Aspaldiko usadioei, kirolari, txapelketei, musikari eta emanaldiei egin diete tartea egitarauan, adin tarte guztientzako moduko egitaraua prestatuz. Oraingoan gainera, gaztetxoentzako ekimenak ere gaineratu dituzte, Sustraiak Naturagaz egingo diren joko eta kirol jarduerak–Paddle Surf-a, eskalada…–edo Euskaraz bizi nahi dut ekimenaren sustatzaileek antolatuta egongo den zumba ekitaldia besteak beste.
Herriko jai egunagaz hasiko dira festak. Izan ere, Karmen Eguna zapatua izan zenez, San Migel eguna izendatu dute oraingoan,
Markina-Xemeingo jai egun ofiziala, eta beraz, sanmigeletako ekitaldi nabarmenenak diren Xemeingo Ezpata Dantza eta Mahai Gainekoagaz murgilduko dira jaietan markina-xemeindarrak.
Zerutxu dantza taldea Xemeingo Ezpata Dantza dantzatzen, gaur goizean, Arretxinagako plazan. Arretxinagako plazan
Barikua [irailak 30] gazteei zuzenduta egongo da, batez ere.
Ekaitza,
EH Sukarra eta
Ezten Giro taldeen kontzertuek beteko dute Xemeingo udaletxe zaharraren aurreko plaza, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, kontzertuetara joateko
Gababus zerbitzua egongo da Lea-Artibaiko herrietatik. Dagokion modura, eskualdeko udaletxeetan lortu daitezke joan-etorrirako txartelak.
BTT martxa. Asteburuak hartuko du egitarauaren zatirik handiena. Zapatuko lehenengo partean kirolarien txanda izango da. Izan ere, Markina-Xemeingo II. BTT Martxak Lea-Artibaiko bideak zeharkatuko ditu eguerdira bitartean, eta familia osoari begira, berriz, bizikleta martxa herrikoia egingo da herrian zehar.
Arretxinagako BTT martxa, Lea ibilbidetik, Aulesti parean.
Bideak garbituta eta seinaleak jarrita dituzte antolatzaileek, eta izena www.kirolprobak.com webgunean eman behar bada ere, bertan egunean izena emateko aukera edukiko du txirrindulari kopuru mugatu batek.
Nagusiagoen eskariari erantzunez, bestalde,
Los Cinco Bilbainos taldea ekarriko dutela azaldu dute Arretxinagako Jai batzordekoek. «Beti-betiko kantak gustatzen zaizkienen gustua ere asetzeko».
Berritasunen artean, egueneko [irailak 29]
pintxo potea nabarmendu dute. Aulestiko batukadak jarriko du giroa, edanagaz batera mokadutxoa hartzen den bitartean.
EGITARAUA
EGUAZTENA [Irailak 28]
00:00. Txupinazoa, jaiei hasiera emateko.
EGUENA, SAN MIGEL EGUNA [Irailak 29]
11:00. Meza nagusia Arretxinagako baselizan.
Jarraian. Zerutxu dantza taldeak Xemeingo Ezpata Dantza eta Aurreskua dantzatuko ditu.
13:00. Arantxa eta Pantxo abeslarien kontzertua.
18:00. Euskal jokoak.
Ostean. Zaldi proba norgehiagoka txingak eroango dituen talde baten aurka.
20:00-21:30. Pintxo potea Aulestiko batukadagaz.
22:30. Mahai gainekoa Zerutxu dantza taldearen eskutik.
BARIKUA [Irailak 30]
23:00. Kontzertuak: Ekaitza, EH?Sukarra eta Ezten Giro taldeekin.
ZAPATUA [Urriak 1]
08:00. Markina-Xemeingo II.BTT Martxa. Lau ibilbide daude aukeran: 68 km-ko ibilbide luze-luzea, 40 km-ko luzea, 26km-ko ertaina eta 17 km-ko laburra.
08:30. 68km-ko ibilbide luze-luzearen irteera.
09:30. Ibilbide luze, ertain eta laburraren irteera.
11:00. Bizikleta martxa herrikoia, 4-6 km bitarteko ibilbidea. Doan partaide guztientzat.
16:30. Artibai FT-ko beteranoen hirukoa Barroeta zelaian: Artibai-Mutriku-Aurrera.
17:00. Ume eta gaztetxoentzako txokoak: Irrien Lagunak: Ane piratarekin parrandan ikuskizuna; Sustraiak Naturak antolatutako guneak gazteentzat; Zunba ekitaldia Euskaraz bizi nahi dut ekimenaren sustatzaileek antolatuta.
Ondoren. Buruhandiak.
Jarraian. Itzalak taldearen emanaldia afaria hasi bitartean.
21:30. Herri afaria.
Ondoren. Erromeria Kalapitxi taldearekin.
DOMEKA [Urriak 1]
12:00. Meza Arretxinagako baselizan.
Ondoren. VIII. Tortilla txapelketa. Etxetik eginda ekarri behar dira. Entregatzeko ordua: 13:00ak arte. Osagaiak: 6-8 arrautza, patatak eta tipula.
Eguerdian. Los Cinco Bilbainos taldea.
18:00. Kantu Txapelketa.
21:00. Txalo konpainiaren Datorren urtean hobeto antzezlana.
Ostean. Jaiei amaiera emateko, su eta argi ikuskizuna.