Urriaren 7an eta 8an lehiatuko dute Gernika-Lumoko 23. Rallya
Bihar zarratuko dute izen ematea, 22:00etan. Aurtengo rallyak hamar tarte eta 226 kilometro izango ditu. Euskadiko Rally Txapelketarako proba puntuagarria da Ander zarragaUrriaren 7an eta 8an korrituko da Gernika-Lumoko 23. Rallya. Euskadiko Rally Txap...
Bihar zarratuko dute izen ematea, 22:00etan. Aurtengo rallyak hamar tarte eta 226 kilometro izango ditu. Euskadiko Rally Txapelketarako proba puntuagarria da Ander zarraga
Urriaren 7an eta 8an korrituko da Gernika-Lumoko 23. Rallya. Euskadiko Rally Txapelketarako puntuagarria izango den probak Gernika-Lumo, Munitibar, Urrutxua, Zugastietan, Olabarri, Ajangiz, Ibartxu, Belendiz, Nabarniz eta Arratzutik igaroko diren bost tartek osatuko dute. Izen ematea bihar itxiko da, 22:00etan.Parte hartu gura duten pilotuek aukera dute www.gernikaracing.com webgunearen bitartez izena emateko.
Hurrengo asteko bariku eta zapatuan egingo den proba Bizkaiko Rally Txapelketarako, Euskadiko Sport Erregularitatezko Txapelketarako eta Bizkaiko Sport Erregularitateko Txapelketarako puntuagarria ere izango da.
Parte hartzaileei dagokienez, derrigorrezko publizitatea onartzen duten autoek 250 euro ordaindu beharko dituzte, eta iragarkiak onartzen ez dituztenek 500 euro.
Sport Erregularitateko txapelketako gidariak ere lehiatuko dira asteburuan. Horiek izena emateko 130 euro ordaindu beharko dituzte iragarkiekin, eta 260 euro iragarkirik gabe.
Dirua Kutxabankeko ES 57 2095 0321 70 9174602446 kontu korrontean sartu beharko dute irailaren 30 baino lehenago. Izena eman dutenen eta lasterketan parte hartu ahal izango dutenen zerrenda urriaren 4an argitaratuko dute, elkartearen webgunean.
87,8 kilometroko tarteak
Bi egunek osatuko duten rallyak erlojupeko hamar tarte izango ditu, 87,8 km-koak; loturekin 226 km-ko ibilbide osatuz.
Barikuko lehen tartean, Gernikatik Lumora igoerako bi tarte egingo dituzte, arratsaldean eta iluntzean.
Zapatuan, berriz, goizetik hasita, Munitibarretik irtengo dira lasterkatiak, eta Urrutxua eta Zugastieta tartea egingo dute lehen igaroaldian. Jarraian, Olabarria eta Gernika-Lumo tartea hasiko da, ondoren, aurreko tarte biak errepikatzeko.
Arratsaldean, berriz, Ajangiz, Ibartxu eta Arratzu, eta Belendiz eta Nabarniz hartzen dituzten tarteak egingo dituzte, bi pasaldirekin horiek ere.
Sariei dagokienez, modalitate bakoitzeko bost sari emango dituzte, lasterketan eta Sport Erregularitatean azkarrenak diren pilotu eta kopilotuak sarituz. Horietaz gain, Renault Turbo sariak ere banatuko dituzte, modalitate horretako lehen hiru sailkatuentzat.