Etxebizitza hutsei Ondasun higiezinen gaineko zergan %50eko errekargua ezartzea onartu du Ondarroako udalbatzak, atzo [azaroak 14] egindako osoko bilkuran.
Udalak nabarmendu duenez, errekargua urtero sortu eta likidatuko da, OHZ kuotarekin batera. Errekargua, hain zuzen ere,
ohikoak ez diren etxebizitzei ezarriko zaie, baita errendamenduz edo lagapen bidez hirugarren batzuek ohiko etxebizitza moduan erabiltzen ez dutenei ere. Udalak gaineratu duenez, beste zenbait kasu puntual ereĀ %50eko errekargua ordaintzetik
salbuetsita egongo dira .
Erabakiagaz herrian dagoen
etxebizitza arazoa arindu nahi izan dutela azpimarratu du Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak. “Etxebizitza eskubide izan beharrean, arazo izaten jarraitzen duen bitartean, udalean honelako neurriak hartu beharko ditugu”. Gaineratu duenez, aurrerantzean ere herrian dauden etxebizitza hutsei erabilera emateko antzeko neurriak aztertuko dituzte udalean.
Ondarroako Udalak salbuetsi dituen kasuak