Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida Ogasun eta Finantzetako sailburu ondarrutarrak euskal gobernua utziko duela jakitera eman du, gaur [azaroak 24] goizean
Radio Euskadi irratian egindako adierazpenetan. Nabarmendu duenez, azken urte eta erdian osasun arazo batzuk eduki ditu, eta hori da kargua uztearen arrazoi nagusia.
Gatzagaetxebarriak baieztatu duenez,
osasun arazoek planak aldarazi dizkiote, eta hori dela eta, gobernu berrian ez egotea erabaki du. “Etapa berria da niretzat. Arazo pertsonalak tarteko direla, erabaki garrantzitsu bat hartu behar izan dut”.
Ondarrutarra, hain zuzen ere, Ogasun eta Finantzetako sailburua izan da azken legealdian, 2012ko abenduaren 17a geroztik.
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez,
Jose Maria Azpiazu Uriartek ordezkatuko du ondarrutarra XI. Legegintzaldian. Ordezkoa zein izango den jakitera emateaz batera, Gobernu berriko kideen zerrendan ere igorri du Jaurlaritzak. Eta horretan
Angel Toña Guenaga ondarrutarra ere ez da ageri. 2015etik, Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua izan da. Legegintzaldi berrian Beatriz Artolazabal Albenizek hartuko du Toñaren lekua.
Gatzagaetxebarriaren currikuluma:
- Prestakuntza:
- Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna
- Deustuko Unibertsitateko Praktika Juridikoko Eskolako diplomaduna
- Hizkuntzak: Euskara eta frantsesa
- Ibilbide profesionala:
- Letraduna, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusian
- Legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak – Nacionalistas Vascos taldean (2005-2012)
- Senataria (1996-2004)
- Diputatua, Kongresuan (1996-2004)
- Aholkulari juridikoa, Lehendakaritzan (2004-2005)
- Jarduneko abokatua (1983-1984)