Zientziaren Giltzak elkartean antolatuta, Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak
Klima aldaketa: geldiarazteko garaiz gabiltza? hitzaldia eskainiko du astelehenean [azaroak 28], 18:30ean, Ondarroako Beikozinin.
Nazioarteko adituek egindako azken ikerketen arabera, gizakion jarduerak eragin zuzena dauka Lurra planetaren beroketan. Eta hain justu, klima aldaketa zer den eta zerk eragiten duenari buruz ariko da Salazar. Berotegi efektua, El Niño-La Niña fenomenoak… aztergai izango dira, beraz, asteleheneko hitzaldian. Horrez gain, klima aldaketa geldiarazteko hartutako neurriak nahikoak diren edo ez eztabaida ere mahairatuko dute.
Salazarren ibilbidea. Fisikan lizentziaduna, Salazar Euskalmeteko langilea da azken hamabost urteetan. Besteak beste, eguraldi iragarpena eta zaintza lanak egiten ditu hedabide ezberdinetan.
Gainera, hedapen eta formakuntza lanak egiten eta meteorologiaren eta klimatologiaren euskal terminologiaren sortze eta berritze lanetan parte hartu du. Gaur egun, Euskal Telebistako Eguraldia saioa zuzentzen du, eta tarteka aurkezle nak ere egiten ditu.
Onintzen Salazar. Argazkia: EiTB.