Urtarrilean Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean estreinatu eta gero, orain,
Ainhoa Etxebarria aktore ondarrutarrak parte hartzen duen
Romeo y Julieta obra Bilboko Arriaga antzokira ailegatuko da. Zehatz esateko, otsailaren 14an ikusi ahalko da
Romeo y Julieta. Gainera, bi saio eskainiko dituzte: 11:00etan eta 20:00etan.
Goizeko saio hori, baina, ikastetxeei zuzendutakoa dela argitu dute. Horrela, bertoko ikastetxeek nahi izanez gero, obra ikusteko aukera edukiko dute.
Etxebarria, ‘Romeo y Julieta’ antzezten. Argazkia: Pabellon 6
Dena dela, herritarrek ere
Romeo y Julieta ikusteko aukera edukiko dute. Eta 20:00etarako sarrerak salgai jarri ditu Arriagak.
Sarrerak erosteko egin klik.
Ramon Barearen zuzendaritzapean eta Itziar Lazkano zuzendari laguntzailearen lanetan, antzezlana Gazte Konpainiako kideek sortutakoa da, eta Etxebarria talde horretako kide da.
HONEKIN LOTUTA: Ainhoa Etxebarriaren ibilbidea eta obraren inguruko informazio gehiago (otsaileko albistea)