Mutrikun zabor bilketa sistema berria ezartzen ari dira, eta horren inguruko zehaztapenak ematen dituen iragarkia egin du Mutrikuko Udalak. Hain zuzen ere, materia organikoaren gaikako bilketa eta birziklatu ezin diren hondakinetarako edukiontzi grisa izango dituzte.
Egunotan, esate baterako, hainbat edukiontzi marroi ipini dituzte, eta laister, edukiontzi grisak ere ipintzen hasiko dira kalerik kale.
Udalak gogorarazi duenez, izena emateko eta edukiontziak irekitzeko txartel pertsonalizatuak jasotzeko bulegoa gaituko da abenduaren 12tik 22ra, Konde kaleko 28an –lehen Debegesaren bulegoa egon zen lekuan–. Honako ordutegian egongo da zabalik: astelehenetik barikura, 11:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara. Kanpainaren barruan, gainera, 900 10 43 42 doako telefonoa zenbakia ere eskainiko da, sortzen diren zalantzak argitzeko.
Biztanle guztiek, hain zuzen, hainbat material jasoko dituzte; materia organikorako poltsa konpostagarriak eta ontzi bat, edukiontzi bakoitzean sartu beharreko hondakinei buruzko informazio liburuxka eta edukiontzi berriak irekitzea ahalbidetu eta egindako erabilerak erregistratuko dituen txartel magnetiko pertsonalizatu bat emango zaizkie.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.