Lagunarteko duelua hartu du laugarrengoz Markina-Xemeingo Zelaiak. Aurrez aurre, Amets Txurruka bizikletan eta Nahia Quincoces gurpildun skietan. Zelaiaren bueltan, Lekeitio, Mendexa, Etxebarria eta Ondarroatik etorritako ikusleak. Neurketak egin eta gero, dueluak zelakoa izan behar zuen zehaztu du Amets Txurruka Lagunartiek. Txurrukak 10 buelta eta Quincocesek 4 buelta eman behar izan dizkiote Zelaiari, zeinek baino zeinek azkarrago.
Lehen dueluan mendexarra nagusitu da; lau buelta emanda zituenean, 10. buelta ematen hasi berri zen Txurruka; aldeak estututa, 4 buelta skietan eta 9 bizikletan egin behar izan dituzte kirolariek; Txurruka nagusitu da bigarren proban, metro batzuengatik. Animo, txalo eta besarkada artean amaitu da erronka.
Quincoces eta Txurruka, dueluak amaitu ondoren.
Denboraldien errepasoa. Uhagonen jarraitu du aurtengo Merezimendu Sariak; Txurrukaren azken denboraldiaren errepasoa egin dute, ohi legez, eta Quincocesen jarduna eman dute ezagutzera. Saririk eta umorerik ere ez da falta izan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.