Euskararen Nazioarteko Eguna aukeratu du Meñakako Udalak, herritar guztien izenean,
Luis Baraiazarra Txertudi Markina-Xemeingo karmeldarrari gorazarre egiteko. Udalbatzak onartuta, aurrerantzean, bere jaioterriko Udal liburutegiak bere izena eramango du.
Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman eta ordu batzuk geroago kendu zioten
Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak liburua aurkeztu zuen Meñakako udaletxean, ohorezko
euskaltzainak, eta ondoren, udal liburutegiari
Luis Baraiazarra Txertudi, karmeldarra izena emateko ekitaldia egin zuten.
Meñakako udaletxea bete egin zen. Argazkia: Euskaltzaindia
Udaletxeko aretoa lagun, senide eta herritarrez bete zen guztiz. Meñakak Luis Baraiazarrari zenbat zor dion azpimarratu zuen alde batetik,
Aitor Ugarte Torre Meñakako Alkateak, eta
Julen Urkiza idazle karmeldarrak Baraiazarrak egindako lana goraipatu zuen bestetik, Karmel aldizkarian eta beste hainbat lanetan egindako ahalegina gogora ekarriz.
Andres Urrutia euskaltzainburuak, azkenik, Baraiazarrak hiztegigintzan egin duen lan isila aitortzeagaz gain, Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionalaren aukeraketan egin zuen bezala,
Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak liburuko olerki bat irakurri zien Meñakako udaletxean bildutakoei.
Luis Baraiazarra liburuak sinatzen Meñakako udaletxean. Argazkia: Euskaltzaindia
Liburutegiari izendapen berria eman ostean, ohorezko aurreskua dantzatu zioten eta bertso bi ere eskaini zizkion
Arkaitz Estiballesek ohorezko euskaltzainari, bere familiak idatzi bat oparitu zion “familian euskaltzaletasuna kutsatu izana” eskertzeko, eta
Gontzal Mendibilek ere kanta bat inprobisatu zuen, Baraiazarraren itzulpenetik ateratako Santa Teresa Jesusenaren poema ezagun batez baliatuz. Ekitaldi “sentikor, gozo eta eder” bezala deskribatu zuten parte hartzaileek zapatuko [abenduak 3] omenaldia.