Mutrikuko Danok Bateko sei puntista Udazken Txapelketaren finalerako sailkatu dira
Alebin eta txikien mailako Udazken Txapelketaren finalerdiak jokatu ziren barikuan [abenduaren 2an] Miruaitz frontoian, eta bertan lortutako emaitza onei esker, abenduaren 17an Markina-Xemeinen jokatuko den finalean jokatzeko txartela lortu dute Mutrikuko Danok Bateko sei ordezkarik.
Alebin mailari dagokionez, Danok Bateko Manex Ansolak eta Zumaiako Gonzalo Agirrek osatutako bikoteak lortu du finalerako txartela, Ekaitz Galarragari eta Naroa Merinori setak 13-4 eta 13-2 irabazi eta gero. Alebin mailako bigarren bikote finalista, ostera, Danok Bateko Unax Zubizarreta eta Aimar Flores izango da, Asier Arteagari eta Aitor Itoizi setak 13-4 eta 13-6 irabazi ondoren.
Txikien mailan, berriz, finalerako lehenengo txartela Danok Bateko Eñaut Urreistik eta Alain Basterretxeak lortu dute, Zumaiako Haritz Egañari eta Danok Bateko Erlantz Urreistiri setak 13-11 eta 13-7 irabazi eta gero. Finalerako bigarren txartela, ostera, Zumaiako Luken Aizpuruak eta Danok Bateko Unax Urkirik lortu dute, Danok Bateko Markel Elezgarairi eta Hodei Arrillagari 13-5 eta 13-10 irabazi ondoren.