Lea Ibarreko 21. Briska Txapelketa jokatu da asteburuan. Zehazki, domekan [abenduak 4] jokatu zen txapelketa, Gizaburuagako Herriko tabernan. Jokoari dagokionez, hirukoteka eta bost tantora jokatu zen.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez,
19 hirukotek parte hartu dute aurten txapelketan; 32 andrazko eta 26 gizonezko. Eta horietan onena Gizaburuagako Gregorio Okamika, Paulo Okamika, eta Javier Goikoetxeak osatutako hirukotea izan da. Irabazleek 315 euro eta garaikurra jaso zituzten Gizaburuagako Juan Miguel Arostegi alkatea eta Agurtzane Gojenola zinegotziaren eskutik.
Gizaburuagako Gregorio, Paulo, eta Javier –erdian– aurtengo Brixka txapelketako irabazleak, saria eskuetan. Argazkia: Gizaburuagako Udala
Bigarren saria, berriz, Aulestiko Erreka, Manuel eta Eusebiok jaso zuten. Hirukoteak garaikurragaz batera, 180 euro irabazi zuen.
Hirugarren saria eta laugarren sariak, ostera, Markina-Xemeingo Juanitak eta Maitek eta Lekeitioko Lourdesek osatutako hirukoteak eta Aulestiko Marijok, Amorotoko Carmenek eta Markina-Xemeingo Felisak jaso zituzten, hurrenez hurren. Hirugarren sailkatuak 135 euroko saria eta garaikurra jaso zuen, eta laugarren sarituak, aldiz, xanpain botila eta 75 euro.
Erreka Manuel eta Eusebio garaikurra eskuetan. Argazkia: Gizaburuagako Udala
Hirugarren sarituak. Argazkia: Gizaburuagako Udala
Laugarren sarituak. Argazkia: Gizaburuagako Udala