‘Zirkorrika’ abestiak lagunduko dio 20. Korrikari bidea egiten

Otxandion hasi eta Iruñean bukatu bitartean, 20. Korrikako furgonetako bozgorailuetatik gehien entzungo den abestia izango da Zirkorrika.

Xabier Zabala Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko kolaboratzailea da musikaren egilea, eta musikari ezagunek hartu dute parte grabaketan: Izaro abeslari gaztea, Petti beratarra, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria eta Oihana Fernandez Afu Iruñeko musika-taldeko abeslaria. Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika, Oreka TXeko kideekin elkarlanean. Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia osatu dute, bizia eta alaia.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend