Larruskaingo Gorostola baserrira doan bidea asfaltatu dute
Larruskain auzoan, zehazki, Gorostolara doan bidean, asfaltatzeko lanak egin ditu Markina-Xemeingo Udalak. Hain zuzen ere, zati bi konpondu dituzte: bidearen hasierako zatia eta Imintxola aldekoa.Udalak jakitera eman duenez, aurrekontuak eskatu zituzte...
Udalak jakitera eman duenez, aurrekontuak eskatu zituzten horiek lanok egiteko, eta aurkeztu ziren eskaintzetatik Provisarena aukeratu eta onartu zuten, 21.445,68 euroko zenbatekoagaz.
Kostu handiagoa
Proiektuan aldaketarik ez dutela egin zehaztu du udalak, baina uste zena baino zati handiagoa asfaltatzeak lanen garestitzea ekarri duela azaldu dute, eta, beraz, obrak, azkenean, 23.095,15 euroko kostua eduki du. «Asfaltatu den errepidearen batez besteko zabalera 3,30 metrokoa izan da, eta ez 3 metrokoa, aurreikusitako moduan».