Meabek eta Etxebarrietak Bizkaiko txapelketa irabazi dute
Bizkaiko Zesta-punta Txapelketaren eta Eskolarteko Kinielen finalak jokatu dira asteburuan, Markina-Xemeingo frontoian. Barikuan, Bizkaiko txapelketaren finalak jokatu ziren gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailan.Gernika-Lumoko Urko Lekerikabeaskoak ...
Gernika-Lumoko Urko Lekerikabeaskoak eta Gorka Learretak irabazi zuten Bizkaiko gazteen mailako norbehiagoka. 35-33 irabazi zieten Markinako eskolako Alex Goitiandia eta Danel Mandiolari. 22 urtez azpikoetan, berriz, Markinako zesta-punta eskolako Gotzon Mandiolak eta Jon Mandiolak 35-27 irabazi zioten Berriatuko eskolako Unax Vidali eta Jon Ruizi, eta nagusi mailan, Markinako eskolako Jon Meabebasterretxeak eta Jonathan Etxebarrietak nagusitasun osoz irabazi zieten Berriatuko Julen Iriondori eta Txomin Bereziartuari.
Zapatu goizean jokatu ziren Eskolarteko kinielen finalak, alebin eta txikien mailan. Alebin mailan Agirrek (Zumaia) eta Ansolak (Mutriku) 25-16 irabazi zuten Mutrikuko Zubizarreta eta Floresen aurka. Maila berean, Berriatuko Arrasatek eta Uritzek irabazi zuten Gernika-Lumoko Liherren eta Kobeagaren aurka.
Txikien mailan, Arakisek (Markina-Xemein) eta Ametsek (Berriatua) 25-18 irabazi zuten Arratibel (Gernika-Lumo) eta Izaroren (Markina-Xemein) aurka. Aizpuruak (Zumaia) eta Urkirik (Mutriku) 25-17 irabazi zieten Mutrikuko EƱaut eta Basterretxeari.