Hiru urte beteko dira bihar [urtarrilak 8] Zulueta espetxean bakartuta dagoenetik. Eta abokatua jasaten ari den egoera salatzeko eta haren askatasuna exijitzeko
manifestazioa egin dute
gaur [urtarrilak 7] Bilbon. Manifestazioa
Isolamendurik ez, dispertsiorik ez, Arantza askatu! lelopean egin da, eta
ehunka lagunek parte hartu dute.
Gaur manifestazioa egiteaz gain, Zulueta espetxeratu zutenetik hiru urte pasatu direla salatzeko beste ekintza batzuk ere egingo dituzte haren lagunek Lekeition.
Gaur egun Puerto III espetxean badago ere (Cadiz, Espainia), hasiera baten Estremeran egon zen (Madril, Espainia); 2015eko martxoan urrudu zuten. Haren lagunek behin eta berriz salatu dute eta salatzen jarraitzen dute Zulueta “bakartze egoera latzenetariko bat” jasaten ari dela.
[HONEKIN LOTUTA] Zein da Arantza Zuluetaren egunerokotasuna?