Azken egunetako tenperatura baxuen eraginez izotza izan da progatonista nagusienetako bat Lea-Artibain eta Mutrikun. Gauez eta eguneko zenbait orduetan ere, termometroek
zero azpiko tenperatura markatu dute. Eta ondorioz, Lea-Artibai eta Mutrikuko bazter guztiak izoztuta geratu dira; zenbait gunetan errepidea ere izoztuta dago.
Adibide modura, Ondarroako
Zaldupe futbol zelaia izoztuta zegoela eta, Aurrerak gaur [urtarrilak 7] jokatu behar zen kadete mailako Aurrera KE – CD Padura
partidua bertan behera geratu da.
Belarra izoztuta, Berriatuan.
Eguaztenetik egunera arte egin moduan,
gaurtik biharrera ere [urtarrilak 7-8] Eusko Jaurlaritzak
abisu horia ezarri du.
Euskalmet euskal meteorologia agentziak iragarri duenez,
domekatik aurrera tenperaturak gora egingo dute, eta martitzena orduko euria ere egingo du. “Astelehenerako gaueko tenperaturak nabarmen egingo du gora eta
izotza egiteko arriskua mendi altuetara mugatuko da. Giro bustia izango badugu ere, eguneko tenperatura apur bat igoko da”.
Ondarroako Zaldupe futbol zelaia, izoztuta. Argazkia: Aurrera.
Belarra izoztuta, Mutriku inguruan.
Mutrikuko Mijoa auzoko inguruak, izoztuta.