2017-01-24

Kalamuatik Barinagara jaitsiera, urtarrilaren 21ean

Barinagako Jai Batzordeak antolatuta, 5 kilometro inguruko jaitsiera egingo da urtarrilaren 21ean Kalamuako tontorretik Barinagako frontoiraino aringa-aringa. 10:30ean igoko dira parte-hartzaile guztiak batera Kalamuaraino, eta 12:00etatik aurrera, minututik minutura korrikalari batek irtengo du Barinagarantz.

Lehenengo neska zein mutilentzako hiru sari egongo dira:

  1. 100 euro, Plaza anaiek emandako txapela eta bertso afarirako gonbidapen bi.
  2. 75 euro eta Santamañeko gazta eder bat.
  3. 50 euro eta Meabe okindegiko kopeta ikusgarri bat.

Horretaz gainera, parte-hartzaile guztientzat jan-edana egongo da lasterketa amaieran, eta opariak ere zotz egingo dituzte. “Parte-hartzaile guztiei kamiseta bat oparituko zaie lasterketaren oroigarri modura, eta dutxatzeko aukera ere egongo da”, azaldu dute antolatzaileek.

Jaitsieran parte hartzeko www.herrikrosa.eus web orrialdean eman behar da izena, 5 euro ordainduta. Urtarrilaren 20 izango da azken eguna.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*


*