Aulestiarrek kiroldegia doan probatzeko aukera dute hilabete honetan
Kiroldegian sartzeko txartelak udaletxeko idazkaritzan eskuratu behar dira, eta bizilagunek 06:00etatik 22:00etara dute kirola egiteko aukera.
Udalak erabiltzaileen segurtasuna hobetu asmoz, zenbait hobekuntza egin berri ditu kiroldegian. Hain zuzen ere, sauna bat jarri dute, eta makina batzuk konpondu dituzte. Horregaz batera, bizikleta estatiko berria ere jarri dute.
Era berean, kirola egiten dutenen zein edozein herritarren zerbitzura desfibriladore erdiautomatikoak jarri dituzte. Horretarako, 6.559,01 euroko aurrekontua eduki du udalak.
Beste alde batetik, probalekua ere konponduko du udalak, eta 5.669, 30 euro bideratuko ditu gune hortako lanetara.
19.987, 74 euro. Udalak ia 20.000 euroko inbertsioa egingo du kiroldegian eta probalekuan. Kopuru horretatik 8.994, 48 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren Kirol Zerbitzutik jasotako laguntzarenak dira.