Hotzari aurre eginez, tipi-tapa euskararen alde
Seigarren urtez, Abixadan egin dute Gernika-Lumon. Euskararen alde mendi martxa edota korrika egin zuten herritarrek zapatuan. Proba denak kontuan hartuta, aurten, guztira, 214 herritarrek bat egin dute deialdiagaz.Zero azpiko tenperaturei aurre eginez...
Seigarren urtez, Abixadan egin dute Gernika-Lumon. Euskararen alde mendi martxa edota korrika egin zuten herritarrek zapatuan. Proba denak kontuan hartuta, aurten, guztira, 214 herritarrek bat egin dute deialdiagaz.
Zero azpiko tenperaturei aurre eginez, euskararen alde korrika zein oinez atera ziren gernikarrak kalera, zapatuan. Seigarren urtez egin dute Abixadan, euskararen alde, eta mendi martxetan eta krosean ehundik gora herritarrek parte hartu dute aurten. Ume, gazte zein heldu, 200 lagunek baino gehiagok bat egin dute Udal Kirol Patronatuaren, Gernika-Lumoko Euskara Sailaren, Gernika Atletismo Taldearen eta Goi-Zale mendi taldearen deialdiagaz.Goiztiarrenak 09:00etan elkartu ziren Merkurio Iturriaren parean, mendi martxa luzea egiteko. Hain zuzen, Gernika-Lumo, Ajangiz, Mendata eta Arratzu udalerrietatik 16 kilometroko ibilbidea egin zuten parte- hartzaileek. Guztira, 48 herritarrek parte hartu zuten zapatuan Goi-Zalek prestatutako mendi martxa luzean.
Bi ordu beranduago ekin zioten bideari mendi martxa laburreko partaideek, eta guztira 53 lagun batu ziren ibilbide laburra egiteko. Merkurio paretik atera, eta Lumorako bidea hartuta, Aixerrotaraino joan ziren.
4 kilometro korrika
Bestalde, eguerdi partean, helduen eta umeen herri krosak egin zituzten. Hasiera batean, 4 edo sei kilometro korrika egiteko aukera eman zuten antolatzaileek. Hala ere, ibilgailuen joan-etorrian oztoporik ez eragiteko, aurten 6 kilometroko ibilbidea ez egitea erabaki zuten zapatuan bertan. Beraz, krosean izena eman zuten denek 4 kilometroko ibilbidea egin zuten. Proba horretan, gazte zein heldu, 65 herritarrek parte hartu zuten. Txikienek, berriz, 500 metroko zirkuitua burutu zuten; 48 umek egin zuten arineketan.