28 udalerritako 142 saltokik hartu dute parte Bilboko Ganberak antolatzen duen Bizkaiko 33. Erakusleihoen Lehiaketan, eta hiru sari nagusien artean egon da Markina-Xemeingo
Arriaga Euskal Artisautza. Lehiaketako
bigarren saria irabazteagaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sailaren
Berrikuntza Saria ere lortu dute
Barruan daramagun umea izeneko erakusleihoagaz.
Barruan daramagun umea erakusleihoa. Argazkia: Arriaga Euskal Artisautza
Guztira, 34 sari banatu dituzte, eta aurtengo irabazlea Basauriko Kaixo izan da; hirugarren saria, berriz, Bilboko Cardenalek irabazi du. Hiru sari handiez gain, Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailak Sormenari Saria eman dio Portugaleteko Markab Mobiliariori, eta Iberdrolak emandako Argiztapen Saria Bilboko Cardenalentzat izan da.
Erandioko Koliseo Tabernari egokitu zaio, aurten ere, Ostalaritzako Baque Sari Berezia, eta Lankidegok emandako Web orrien Diseinurik Onenari Saria
www.cardenalbilbao.es web orrialdearentzat izan da. Azkenik, El Corte Inglesek emandako Merkatal Konposizioari Saria Portugaleteko Pardo Estudio de Interioresek eraman du, eta Arrigorriagako Lilura Ekodendak Coca Colaren Natura Saria lortu du.
IRABAZLEEN ZERRENDA