Goitia lekeitiarrak irabazi du Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteak egindako txahalaren zozketa. Isuntzakoek jakitera eman dutenez, zozketan saritutako
lehenengo zenbakia ez da agertu, eta hamabost eguneko epea pasa ostean, ordezko zenbakia zuen herritarrari eman diote saria. Isuntzak txahala edo 1.000 euroko saria zozkatzen zuen, eta Goitiak sari ekonomikoa hartu du.
Txomin Goitia, Peter Zendoia Isuntza Arraun Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidearen eskutik saria jasotzen. Argazkia: Isuntza