Urrutikoetxea eta Imaz eta Altuna III.a eta Barriola neurtuko dira otsailaren 11n Markina-Xemeinen

Esku Pilota Taldearen eta Udalaren eskutik, aurten ere, EPELren Eskuz Binakako Txapelketako partida bategaz gozatzeko aukera izango dute pilota zaleek Markina-Xemeinen. Urrutikoetxea eta Imaz eta Altuna III.a eta Barriolaren arteko partida jokatuko da otsailaren 11n, Uni pilotalekuan.

Txpelketako partidagaz gainera, Andoni Aretxabaleta, herriko pilotariaren partida ikusteko aukera ere edukiko dute pilota zaleek. Victorregaz batera ariko da Aretxabaleta Artetxe II.a eta Beroizen kontra.

Urtarrilaren 20tik aurrera egongo da sarrerak eskuratzeko aukera pilotalekuko lehiatilan. 15 euro, 20 euro eta 25 eurotan egongo dira sarrerak, kokalekuaren arabera.

Salmenta egunak hauek izango dira:

  • Urtarrilak 20, barikua, 18:00etatik 20:00etara.
  • Urtarrilak 27, barikua, 18:00etatik 20:00etara.
  • Otsailak 10, barikua, 18:00etatik 20:00etara.
  • Otsailak, 11, zapatua, 16:30etik 17:30era.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend