Angelita Burgoa larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre ondarrutarraren amak zapatuko [urtarrilak 14] manifestazio hasieran Hamaika telebista-n jasotako testigantzaren arabera, bertara atxikitu ez ziren alderdi politikoei “gizatasun pixkat bat” eskatu zien; “ez dut besterik eskatzen”, nabarmendu zuen. “Pertsonak helburu direla esaten dutenek euren berezitasunak alde batera laga, eta egun bategatik, esfortzu txiki bat egin beharko lukete giza eskubideak eta errespetua eskatzeko. Nire ustez, hona ez etorrita Espainair Estatua oso pozik lagatzen dute”.
Larriki gaixorik dauden 22 presoetatik bat da Ibon Iparragirre ondarrutarra, eta Burgoak jakitera emandakoaren arabera, preso gaixoa momentu honetan oso larri dago, “gero eta txartoago”. Zapatuko manifestazioa
“pozik eta emozionatuta” bizi izan zuela adierazi zuen Burgoak. “Urtero izaten da berezia, baina gaur inoiz baino bereziagoa ari da izaten, nire ustez”. Eta manifestazioan parte hartu zuten herritarrei eskerrak eman zizkien Burgoak. “Hauxe da egin behar duguna. Lehen ere herriak atera zituen presoak, eta orain ere gauza berdina egin behar da. Presoak kaleratzeko ez dut beste modurik ikusten”.
Milaka lagun giza eskubideen bortxaketa salatzen. Eguraldi desatsegina egin bazuen ere, jende uholdea batu zen zapatuan Bilboko kaleetan. Dozenaka mila lagunek erantzun zioten Sare-k egindako deialdiari; antolakuntzako iturriek agertukoaren arabera,
78.000 pertsona manifestatu ziren.
Giza eskubideen aldeko manifestazioa Bilboko kaleetan. Argazkia: Iparra Galdu Baik
Bilboko sarreran izandako istripu baten ondorioz, zenbait autobus sartu ezinik egon ziren, eta hasiera apur bat atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek. Azkenean, 17:50ean abiatu zen manifestazioa, jendearen txaloen artean. Buruan, Mirentxin elkarteko hamar furgonetak, eta haien ostean, senideen ilara luzea joan zen. Horren atzean,
Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Euskal presoal Euskal Herrira leloa zeraman pankarta eraman zuten
jatorri eta pentsamolde askotariko hamabost lagunek.
Ibilbide osoan zehar ehunka
Salatzen dut hatz erakusle ikusi ziren, eta amaiera ekitaldian Nerea Alias eta Andoni Aizpuruk irakurri zuten agirian ere salaketa izan zen nagusi.
Elkarlanerako eta esperantzarako mezua igorri zuen Sare-k. “Erakustaldi honek izan dezala bihar ere jarraipena; bihar eta etzi, urteko egun guztietan, lortu nahi ditugun helburuek merezi dute eta”.