Saharara bidaltzeko janari eta arropa bilketa egiten ari dira
ISPASTER // Saharara bidaltzeko janari zein arropa eta manta bilketa egiten ari dira Ispasterren hilaren 31 arte. Astelehenetan eta eguenetan Iñigo Egiluz aretoan jasoko dituzte elikagaiak. Herritarrek 17:30tik 19:30era dute janariak uzteko aukera. Do...
ISPASTER // Saharara bidaltzeko janari zein arropa eta manta bilketa egiten ari dira Ispasterren hilaren 31 arte. Astelehenetan eta eguenetan Iñigo Egiluz aretoan jasoko dituzte elikagaiak. Herritarrek 17:30tik 19:30era dute janariak uzteko aukera. Domeketan, berriz, elizan biltzen dituzte. Atuna eta sardinak oliotan, azukrea, arroza eta lekaleak behar dituzte batez ere. Bestalde, konpresak ere jasotzen dituztela jakitera eman dute.