Amoroto Ezagutuz-en bazkarirako txartelak asteon erosi behar dira
Hilaren 28an egingo dute Amoroto Ezagutuz mendi martxa, eta eguerdian Epermendi jatetxean bazkaldu nahi dutenek asteon erosi behar dituzte txartelak. Jatetxean bertan hartu behar dira, hilaren 23a baino lehen. Nagusiek 16 euro ordaindu behar dituzte, e...
Amorotoko Kultur Taldeak Uraren Ibilbidea prestatu du aurten, eta, beraz, martxan parte hartzen dutenek udalerriko iturriak bisitatuko dituzte. Bi ibilbide daude aukeran: 12,5 kilometrokoa eta 7,5 kilometrokoa.
Ibilbide luzeko partaideak 09:00etan aterako dira herriko plazatik, eta ibilbide laburrekoak 10:30ean. Besteak beste, Elorran Urgozua eta Tox iturrien, Talo putzuaren, Babolina eta Zulueta urtegien eta Kastilo eta Atxurra erreketatik igaroko dira.