Herritarrek parte hartzeko saioak hasiko dira gaur
ETXEBARRIA //Hiri Antolamendu Plan Orokorra (HAPO) idazteko parte-hartze prozesuaren baitan, gai zehatzei buruzko saio irekiak egingo dira gaur, bihar eta urtarrilaren 26an eta 27an, udaletxean. Bi ordu inguru iraungo duten saioak 18:30ean hasiko dira....
ETXEBARRIA //Hiri Antolamendu Plan Orokorra (HAPO) idazteko parte-hartze prozesuaren baitan, gai zehatzei buruzko saio irekiak egingo dira gaur, bihar eta urtarrilaren 26an eta 27an, udaletxean. Bi ordu inguru iraungo duten saioak 18:30ean hasiko dira. Jarduera ekonomikoak, etxebizitza, ondarea eta ingurune naturala eta ekipamenduak landuko dira. Egun bakoitzean gai bat.