San Bizente jaiak ospatuko dituzte munitibartarrek, bihartik aurrera
Kultura eta Jai Batzordeak egitarau zabala prestatu du. Lea Ibarra Motrolloko kideek pala eta pilota partidak jokatuko dituzte. Briska Txapelketa lehiatuko dute, estreinakoBihar hasi eta datozen bi asteburuetan ospatuko dituzte San Bizente jaiak Muniti...
Kultura eta Jai Batzordeak egitarau zabala prestatu du. Lea Ibarra Motrolloko kideek pala eta pilota partidak jokatuko dituzte. Briska Txapelketa lehiatuko dute, estreinako
Bihar hasi eta datozen bi asteburuetan ospatuko dituzte San Bizente jaiak Munitibarren. Beste urte batez, egitarau zabala dakar Kultura eta Jai Batzordeak.Bihar Lea Ibarra Motrollo Pelota Elkarteko pilotarien pala partidekin hasiko dituzte jaiak, eta, iluntzean, Oihan Vegaren euskararen inguruko bakarrizketagaz gozatzeko aukera izango dute helduek.
Urtero egin moduan, Mus txapelketa ere prestatu dute oraingoan, eta aurten, lehenengoz, Briska txapelketa ere jokatuko dute. Txapelketa bietan parte hartu gura dutenek bikoteko 20 euro ordaindu behar dituzte.
Asteburu honetan lehiatuko dute Briska txapelketa, eta hurrengoan Mus txapelketa. Biak ala biak 17:00etan hasiko dira jokatzen, baina partaideek aurretikeman beharko dute izena udaletxean.
Pailazoak udal aretoan
Beste alde batetik, umeek ondo pasatzeko aukera edukiko dute zapaturako antolatutako ekintzetan. Goizetik eguerdira bitartean, puzgarrietan eta askotariko jolasetan aritu ahalko dira frontoian. Arratsaldean, berriz, Txuski eta Turruski pailazoen Klownmunikafest emanaldiaz gozatzeko aukera edukiko dute udal aretoan.
Ondoren, txokolate jana egingo dute, Herriko plazan, eta zapatu gaua, berriz, dantzan eta kantuan pasatzeko asmoz herritarrak Gaztetxean batuko dira, Esteibarren eta Obietaren erromerian.
Biharamun eguerdian, Markina-Xemeingo Emeki abesbatzagaz tabernaz taberna poteatuz ospatuko dute San Bizente eguna. Arratsaldean, ostera, Lea Ibarra Motrollo Pelota Elkartekoek pilota partidak jokatuko dituzte frontoian.
Beste alde batetik, hilaren 28an Mus txapelketa lehiatu ostean, txokolate janagaz emango diete amaiera aurtengo jaiei.