Zainduzen tailerrak egingo dira Mendexan eta Ziortza-Bolibarren
Zainduz programaren barruko ikastaro bana hartuko dute Mendexak eta Ziortza-Bolibarrek.Ziortza-Bolibarren asteon hasi dute Memoria lantzen izeneko tailerra, baina menpekotasunen bat daukaten pertsonen zaintzaileek oraindik izena emateko aukera daukatel...
Ziortza-Bolibarren asteon hasi dute Memoria lantzen izeneko tailerra, baina menpekotasunen bat daukaten pertsonen zaintzaileek oraindik izena emateko aukera daukatela jakitera eman dute.
Martitzenean egin zuten lehen saioa, eta martxoaren 7an amaituko dute ikastaroa. Hain zuen ere, saio guztiak martitzenetan diraotsailaren 28an ez dute egingo. 10:30etik 12:30etara jubilatuen elkartean egingo dute ikastaroa.
Burua martxan Mendexan
Era berean, memoria lantzeko, Burua martxan izeneko tailerra burutuko dute Mendexan datorren hilabetetik aurrera.
Ikastaroa Mendexako udaletxeko ganbaran emango dute. Parte hartzen dutenak 16:00etatik 18:00etara elkartuko dira lau eguenetan.
Otsailaren 16an eta 23an eta martxoaren 2an eta 9an izango dira saioak.
Mendexako zein Ziortza-Bolibarko ikastaroetan parte hartzeko interesa duten eskualdeko herritarrek Bizitzen Fundazioaren edo Lea-Artibai Amankomunazgoaren telefono zenbakietara deituta izena eman behar dute: 94-623 27 44 (Bizitzen Fundazioa) eta 94-616 85 58 (Lea-Artibai Amankomunazgoa).