Espainiaren laguntza jaso dute Kamiñaldeko lanek
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Madrilgo Gobernuak helarazitako laguntzaren ziurtagiri ofiziala jaso zuten atzo. Kamiñaldeko lanak ordaintzeko, zehatz esanda, 2.180.570,15 euroko diru laguntza jaso du udalak, eta horri esker, mendi magalean eg...
Madrilgo Gobernuaren laguntza pozik hartu du udalak, eta esker oneko hitzak izan ditu Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak, baina oraindik ere ordaintzeko asko dagoela gogorarazi nahi izan du. «Kamiñaldeko lanak ordaintzeko den diru guztia ondoetorria izango da, baina guk lanean jarraitu behar dugu diru gehiago etor dadin».
7,1 milioi euro
Azken ekarpen ekonomikoa jaso eta gero, honakoa izango litzateke erakunde bakoitzak egindakoa: Ondarroa Udala (3,5 milioi euro), Espainiako Gobernua (2,1 milioi euro) eta Bizkaiko Foru Aldundia (1,5 milioi).
Datuak aztertu ostean hiru erakundeek 7,1 milioi euroko ekarpena egin dute guztira mendi hegala egonkortzeko oraindik ere dirua falta dela nabarmendu du alkateak. Hori dela eta, bertoko erakundeekin batera lanean jarraituko dutela azaldu du.