Jokoan daude Kluben arteko Euskal Ligaren modalitate guztiak
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta, Euskal Liga hasi zuten aurreko astean bertoko zenbait taldek. Eta aste honetan oraindik hasi gabe zeuden modalitateetako partidak jokatzen hasi dira.Zehatz esateko, modalitate hauetan ekin diete lehiari...
Zehatz esateko, modalitate hauetan ekin diete lehiari: kadete eta nagusi mailetako eskuz banakakoa, kadete mailako nesken gomazko paleta, gazte mailako mutilen gomazko paleta, 22 urtez azpiko gomazko paleta, nagusi mailako pala motzeko multzo bat, eta zesta-puntan kadete eta EH Liga mailak.
Markinako Esku Pelota taldeko gazteek eskuz binakako partida jokatuko dute bihar, Oiarpe KEren kontra. 16:30ean hasiko da lehia, Oiartzungo Madalensoro frontoian.