The Northagirres eta Elortegi Anayak, biharko Nuntxaku Gauan
Hamahirugarren denboraldia dute Nuntxaku Gauek. 2004an hasi ziren kontzertuak autogestionatzen, eta horri eusten diote. Denboraldi honetan ere musikaz busti gura dituzte Nuntxaku Gauak, eta zapatu honetarako kontzertuak antolatu dituzte.Bakiotik Elorte...
Bakiotik Elortegi Anayak helduko dira oraingoan Bermeoko Kapillara, eta The Northagirres talde gipuzkoarra izango dute lagun. Folk rock amerikarretik edo Neil Young akustikotik, The Rolling Stones taldearen rock and rollera arteko estiloak gogora ekarriko dituzte gipuzkoarrek. Punk rock doinuak astintzen zituzten The Hot Dogs! talde urretxuarrean aritutakoak ere badaude The Northagirres taldeko kideen artean.
Bakioko hirukoteak rock doinuekin zipriztinduko du Kapilla zapatu gauean; hori bai, power pop eta garage rock kutsua ere nabarituko dute entzuleek Elortegi Anayen kantuetan.
Gainera, disko berriagaz helduko dira bakioztarrak Bermeora: Elortegi. 22:00etan hasiko da kontzertua.