Bermeoko taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu zituen zapatuan [urtarrilak 21] Ondarroako Zaldupe futbol zelaian; 0-1 irabazi zuten Aurreraren aurka. Derbi bizi-bizia jokatu zuten hirugarren mailako bi taldeek. Talde biek oso beharrezkoak zituzten jokoan zeuden puntuak, eta partida bera ere oso lehiatua izan zen. Hori bai, ez zen joko askorik ikusi; Aurrera zein Bermeo atzealdean gehiago ibili ziren, erasoan baino.
Partidaren lehen zatian gol aukera gutxi ikusi ziren, eta husna berdinduta amaitu zuten. Atsedenaldia eta gero, partidak oso borrokatua jarraitu zuen, eta talde biak nahikoa parekatuta ibili baziren ere, bermeotarrek zer edo zer gehiago gehiago kontrolatu zuten jokoa; 68. minutuan lortu zuen Bermeoko Villarrek partidako gol bakarra. Gola jaso ostean, Aurrera berdinketa lortzen ahalegindu bazen ere, ezin izan zuen golik sartu. Bermeo, bere aldetik, bigarren gola egiten saiatu zen, baina ondarrutarrek ondo babestu zuten atea.
Zapatuan Ondarroan lortutako garaipenari esker, Bermeo igoera postuetan sartu da; sailkapen taulako laugarren postura igo da, 37 puntugaz. Etxeko taldea berriz, azken hiru jardunaldietako porrotaren ostean, jaitsiera postuetatik gero eta hurbilago dago; 16. postuan dago, 22 puntu lortuta.
Garaipenaren bila. Hurrengo jardunaldiari dagokionez, Bermeok etxean jokatuko du Vitoriaren aurka, eta Aurrerak, berriz, Zallaren aurka –azken sailkatua– jokatuko du kanpoan. “Azken hiru partidak galdu ondoren, Zallaren aurka dena ematera atera beharko dugu”, adierazi du Eladino Gonzalez Aurrerako presidenteak.
Talde ondarrutarrak, gainera, baja garrantzitsuak izan ditu azkenaldian. Gonzalezek nabarmendu duenez, taldea sendotzeko pare bat fitxaketa egin dituzte. “Gure egoera dela eta, ez dugu fitxaketa handirik egiteko aukerarik. Egia esan, gure harrobian konfiantza eduki behar dugu. Izan ere, eurek aterako dute talde hau aurrera”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.