Ondarroako Arrigorri ostatuak antolatu duen II. Orrigorri literatur ekimena atzo [urtarrilak 22] hasi zen. Literatura zikloa, gainera, Kirmen Uribe herritarrak zabaldu zuen
Elkarrekin esnatzeko ordua eleberri berriaren berbaldiagaz.
Antolatzaileek azaldu dutenez, hasiera arrakastatsua izan du ekimenak. Jende asko batu zen lehen saioan, eta nabarmendu dutenez, beste saio batzutan baino jende gehiago batu zen. Emandako datuaren arabera, 30 bat literatura zale batu ziren egilearen eskutik liburuaren inguruko xehetasunak entzuteko.
Kirmen Uribe eta Aiert Goenaga, atzoko hizketaldian. Argazkia: Arrigorri ostatua
Uribek azken eleberriari buruzko nondik norakoak konpartitu zituen Aiert Goenagak gidatutako solasaldian. Saioa ere ohi baino luzeagoa izan zen. “Asko zegoen kontatzeko; eta ordu eta erdiko saioaren ordez, bi bat orduko saioa egin genuen. Jendeak ere aktiboko parte hartu zuen saioan. Liburua irakurrita zutela igarri zen, eta galdera asko egin zituzten”.
Maiatza bitartean, bestalde, hainbat libururen inguruko solasaldiak egingo dira beraien sortzaileen eskutik. Hurrengo gonbidatua IƱigo Aranburu izango da. Otsailaren 5ean, azken liburuaren inguruko aurkezpena egingo du.