Ligaxkako bigarren jardunaldian ere hezetasuna izan dute nagusi Lekeitioko trinketean jokatzen ari den XII. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketako parte hartzaileek, eta aurreko domekan modura [urtarrilak 15], oraingoan ere [urtarrilak 22],
partida bat bertan behera utzi behar izan dute. Eguraldi sikua egin arren, orduak aurrera joan ahala, bustitasuna zorura finkatzen joan zela azaldu dute antolatzaileek.
Hori dela eta, bi partida jokatu ziren, beraz, atzo. Astigarraga eta Egaña eta Orbea eta Arrateren artekoa lehenengo, eta Beraza eta Etxebarria eta Moral eta Lakaren artekoa hurrengo.
62 urtegaz,
Astigarragak, sasoian dagoela erakutsi du, eta sakeagaz min handia egin zuen.
Egañak atzean, partidu bikaina jokatu zuen eta antolatzaileen iritziz, bera izan zen atzoko jokalaririk onena.
Orbeak eta
Arratek, berriz, ez zuten ohiko maila erakutsi eta partidak jokatu behar dituztela nabaritu zuten. “Hasieran nahiko berdintsu joan ziren, eta galtzaileak ere batzuetan aurretik. Baina 10. tantotik aurrera abantaila polita hartu dute irabazleak eta gai izan dira mantentzeko. Azkenean, 30 eta 20 irabazi zuten Astigarragak eta Egañak.
Orbea-Arrate eta Astigarraga-Egan?a pilotariak Juan Ignacio Izarra epaileagaz.
Beraza eta
Etxebarria eta
Moral eta
Lakaren arteko norgehiagoka izaten omen da, antolatzaileen ustez, urteroko dema politena, baina atzo, behegaina bustita egoteak baldintzatu zuen. Azken 10 tantoak arte oreka izan zen nagusi, eta borroka eta tanto politak ikusi ziren. Moral lekeitiarra agintzen hasi zen aurrean, baina hankak txirrist egiten hasi zitzaizkionean Lakak hartu zuen ardura eta sakea. Elgoibartarrak hala ere, hobeto moldatu ziren, eta borroka estua izan arren, aurtengo lehen puntua lortu dute Berazak eta Etxebarria bikoteak Moral eta Lakari 30 eta 27 irabazita.
Hirugarren partida, Telleria eta Conde, eta Jaunarena eta Fosterren artekoa, zorua sikatzeko ahalegin bereziak egin arren, ezin izan zen jokatu. “Bigarren aldiz, bi orduko ibilbidea egin ondoren, Jaunarena nafarrak esku utzik bueltatu behar izan du Garzaronera”, nabarmendu dute antolatzaileek. Jakitera eman dutenez, joan den astean eman zioten zioten urtero errepikatzen den egoeraren berri, eta pinturagaz edo aireztapenagaz konpontzeko zain jarraitzen dute.
Parte hartzaileak hezetasuna kentzeko aleginetan.
Dena dela, txapelketagaz aurrera jarraitzeko gogotsu,
datorren domekarako [urtarrilak 29] lau partida jokatzea aurreikusi dute.
- 09:30ean : Orbea-Arrate/Telleria-Conde. Partida orekatua izango dela uste dute antolatzaileek. Aurtengo lehen partida jokatuko dute Telleria mallabiarrak eta Conde elgoibartarrak. “Orbea eibartarrak, berriz, partidak jokatu ala hobera egiten du eta bere trebetasuna erakusteko aukera izango du, eta Arrate ondo agintzen saiatuko da”.
- 10:15ean : Asti-Egaña/Beraza-Etxebarria. Bikote bakoitzak partidu bana irabazita daukate, eta elgoibartarrak Leniz Gatzagako txapelketa irabazita datoz, baina aurrean bikote sendoa eta ondo orekatua aurkituko dute. “Aurrean nor nagusitu, hor egongo da gakoa”.
- 11:00etan : Beraza-Etxebarria/ Jaunarena-Foster. Aurreko partidak ondo amaituz gero, bi bikote horien artean jokatu barik geratu zen partida jokatzen saiatuko dira. ” Jaunarena nafarrentzako eta Foster lekeitiarrarentzako lehen partida izango da eta atzerali biak oso seguruak dirazenez, partida luzea izan daiteke”.
- 11:45ean : Moral-Laka/Jaunarena-Foster. “Borroka polita ikus dezakegu aurreko koadroetan, Jaunarena artista da-eta efektuak ematen”.