Hotza egin bazuen ere, joan den asteko zapatuan [urtarrilak 21] Usotegin lanean ibili zirela jakitera eman dute Lekitto Bedarreko kideek. “Lorategi guztiko belarra moztu genuen, herritarrek belar motzagaz gozatu ahal izateko”. Bestetik, auzokonposta egiteko ontzia ere ikuskatu zuten, eta ondorioztatu dute erabiltzaileek oso ondo kudeatzen dutela.
Parkean dagoen
eserlekua ere ondo finkatu zuten, arazorik ez egoteko. Eta datozen asteburuetan ere lanak egiten jarraituko dutela aurreratu dute.
“Laster udaberrian sartuko gara, eta orain da ortua prestatzeko sasoia; datozen asteetan horretan ibiliko gara taldeko kideok”. Eta ortugintza zaletasun duten herritarrei parkera gerturatzeko gonbitea egin nahi izan diete. “Zortzi ilada inguru daude libre, eta nahi dutenek ortugintza landu ahal dute. Horretarako, nahikoa izango dute zapatu batean parkera agertzea. Ongietorriak izango dira”.