Bermeok 0-1 irabazi du Aurreraren aurkako derbia
Bermeoko taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu zituen zapatuan Ondarroako Zaldupe futbol zelaian; 0-1 irabazi zuten Aurreraren aurka. Partidu bizi-bizia jokatu zuten hirugarren mailako bi taldeek. Biek oso beharrezkoak zituzten jokoan zeuden puntuak, e...
Partidaren lehen zatian gol aukera gutxi izan ziren, eta husna berdinduta amaitu zuten. Atsedenaldiaren ostean, partidak oso borrokatua jarraitu zuen, eta talde biak nahikoa parekatuta ibili baziren ere, bermeotarrek zer edo zer gehiago gehiago kontrolatu zuten jokoa; 68. minutuan lortu zuen Bermeoko Villarrek partidako gol bakarra.
Gola jaso ostean, Aurrera berdinketa lortzen ahalegindu bazen ere, ezin izan zuen golik sartu. Bermeo, bere aldetik, bigarren gola egiten saiatu zen, baina ondarrutarrek ondo babestu zuten atea.
Zaldupen lortutako garaipenari esker, Bermeo igoera postuetan sartu da; sailkapen taulako laugarren postura igo da, 37 puntugaz. Azken hiru jardunaldietako porrotaren ostean, jaitsiera postuetatik gero eta hurrerago dago etxeko taldea; 22 puntugaz, 16. postuan jarraitzen du.
Hurrengo jardunaldiari dagokionez, Bermeok etxean jokatuko du Vitoriaren aurka, eta Aurrerak, berriz, Zallaren aurka azken sailkatua jokatuko du kanpoan. «Azken hiru partidak galdu ondoren, Zallaren aurka dena ematera atera beharko dugu», adierazi du Eladino Gonzalez Aurreraren presidenteak.
Adierazpen instituzionala
Aurrerak Portugaleteren kontra jokatuko du otsailaren 4an, Zaldupe futbol zelaian. Eta hain zuzen ere, Portugaleteko jokalarietako bat da Paul Abasolo. Abasolo hiru sexu eraso egiteagatik epaitu eta kondenatu zuten. Eta epaitegiak espetxe zigorra ezarri bazion ere, Espainiako Gobernuak indultatu egin zuen. Futbol jokalariak bere kirol jardueragaz jarraitu ahal izan zuen. Dena dela, Abasoloren kasuak gaitzespen sozial handia piztu zuen, eta gaur egun ere pizten jarraitzen du.
Horren harira, Ondarroako Udalak adierazpen instituzionala onartu zuen eguenean egindako osoko bilkuran. Adierazpen horren bitartez, herritarrei dei egin die otsailaren 4an indarkeria matxistaren kontra egiteko eta indarkeria matxistari aurre egiten diotenei elkartasuna adierazteko mobilizazioetan parte hartzera.