EH Bilduk hileta zibilen araudia onartzeko mozioa sartu du
Araudi propio bat onartzeko eskatu nahi diote udalbatzari. Koalizioaren iritziz, gaur egun ez dago horretarako propio izan daitekeen lokala prestatzeko aukera handirikMutrikuko EH Bilduk jakitera eman duenez, etziko osoko bilkuran hileta zibilen inguru...
Araudi propio bat onartzeko eskatu nahi diote udalbatzari. Koalizioaren iritziz, gaur egun ez dago horretarako propio izan daitekeen lokala prestatzeko aukera handirik
Mutrikuko EH Bilduk jakitera eman duenez, etziko osoko bilkuran hileta zibilen inguruko mozioa sartuko dute. Azaldu dutenez, herritarrek omenaldi zibilak egiteko aukera edukitzea eta espazio horiek arautzea eskatuko dute. «Jendartea anitza eta plurala da; bai irizpide politikoetan zein erlijio ikuspuntuetan edo beste hainbat eta hainbat arlotan. Azken urteotan jaiotzak, ezkontzak, hiletak eta dena delakoak ikuspuntu desberdinetatik ospatzen, nahiz eta hileta zibilak egiteko zailtasun handiak dauden».Koalizioaren iritziz, gaur egun ez dago horretarako propio izan daitekeen lokala prestatzeko aukera handirik, ez eta herri zerbitzu modura eskaintzeko aukerarik ere. «Batzuetan hiletak izaten dira, besteetan omenaldiak; familia batzuk gorpua aurrean dagoela nahi dute, beste batzuk erraustua… Ez da erraza, beraz, era askotako agurrari ondo erantzutea. Gure ustean, udalbatza aretoa edo Zabiel kultur etxea, egokiak izan daitezke modu edo nahi desberdin horiei erantzuteko, baina gure mozio honek eskaera zabalago bat egin nahi du, tokien zehaztasunetan sartu gabe».
EH Bilduk, hain zuzen ere, protokolo edo araudi propio bat onartzeko eskatu nahi dio udalbatzari, edozein herritarren hileta zibila edo agurra «modu egokian» burutu dadin. Era berean, lekua, ordutegia eta bete beharreko arauak jasoko lituzkeen araudia egitearen konpromisoa hartzea ere eskatzen dute, «ahalik eta denborarik laburrenean».