Hezetasun arazoekin jarraitzen du Beteranoen Txapelketak
Partida bat bertan behera geratu da trinketeko behegaina bustita zegoelako. Astigarragak eta Egañak eta Berazak eta Etxebarriak lortu dituzte puntuakLigaxkako bigarren jardunaldian ere hezetasuna izan dute nagusi Lekeitioko trinketean jokatzen ari den...
Partida bat bertan behera geratu da trinketeko behegaina bustita zegoelako. Astigarragak eta Egañak eta Berazak eta Etxebarriak lortu dituzte puntuak
Ligaxkako bigarren jardunaldian ere hezetasuna izan dute nagusi Lekeitioko trinketean jokatzen ari den XII. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketaren parte hartzaileek, eta aurreko domekan modura, oraingoan ere, partida bat bertan behera utzi behar izan dute. Eguraldi sikua egin arren, orduak aurrera joan ahala, bustitasuna zorura finkatzen joan zela azaldu dute antolatzaileek.Bi partida jokatu ziren, domekan, beraz. Astigarraga eta Egaña eta Orbea eta Arrateren artekoa lehenengo, eta Beraza eta Etxebarria eta Moral eta Lakaren artekoa hurrengo.
Lehenengo partida 30 eta 20 irabazi zuten Astigarragak eta Egañak. 62 urtegaz, Astigarragak sasoian dagoela erakutsi du, eta sakeagaz min handia egin zuen. Egañak atzean, partidu bikaina jokatu zuen, eta antolatzaileen iritziz, bera izan zen domekako jokalaririk onena. Orbeak eta Arratek, berriz, ez zuten ohiko maila erakutsi, eta partidak jokatu behar dituztela nabaritu zuten. «10. tantotik aurrera abantaila polita hartu zuten irabazleek, eta gai izan ziren manten- tzeko».
Txirristadaka
Beraza eta Etxebarriaren eta Moral eta Lakaren arteko norgehiagoka izaten omen da, antolatzaileen ustez, urteroko dema politena, baina domekan, behegaina bustita egoteak baldintzatu egin zuen. Moral lekeitiarra agintzen hasi zen aurrean, baina hankak txirrist egiten hasi zitzaizkionean Lakak hartu zuen ardura eta sakea. Elgoibartarrak, hala ere, hobeto moldatu ziren, eta borroka estua izan arren, aurtengo lehen puntua lortu zuten Morali eta Lakari 30 eta 27 irabazita.
Zorua sikatzeko ahalegin bereziak egin arren,Telleria eta Conderen eta Jaunarena eta Fosterren arteko hirugarren partida ezin izan zen jokatu. Egoera konpontzeko zain jarraitzen dute.