Jai giroan, gazteen nahiak ezagutu ditu udalak
Gaztelekuak Gazte Jaia hartu zuen bariku arratsaldean. 12 eta 16 urte bitarteko gazteak zeuden deituta, eta lagun ugari bertaratu ziren. Hiru ordutan, lehiaketetan parte hartu zuten, zozketak egin zituzten eta zerbait jan eta edateko aukera ere eduki z...
Gaztelekuak Gazte Jaia hartu zuen bariku arratsaldean. 12 eta 16 urte bitarteko gazteak zeuden deituta, eta lagun ugari bertaratu ziren. Hiru ordutan, lehiaketetan parte hartu zuten, zozketak egin zituzten eta zerbait jan eta edateko aukera ere eduki zuten gazteek. Era berean, udalak gazteen iritziak eta beharrizanak jaso ahal izan ditu. Hilean behin, Gaztelekuan disko festa egotea nahiko lukete gazte askok. Bestalde, wifia eta espazio gehiago ere eskatu dute.