Urrezko binakako aizkolari txapelketaren finalerdian izango da Ugaitz Mugertza
Lehen bi kanporaketak irabazita, A taldeko buru jarri dira Aitzol Atutxa eta aizkolari mutrikuarra. Xabier Orbegozo 'Arria V' eta Joseba Otaegi nagusitasun osoz hartu dituzte mendeanXVII. Urrezko binakako aizkolari txapelketa-Eusko Label sariaren bigar...
Lehen bi kanporaketak irabazita, A taldeko buru jarri dira Aitzol Atutxa eta aizkolari mutrikuarra. Xabier Orbegozo ‘Arria V’ eta Joseba Otaegi nagusitasun osoz hartu dituzte mendean
XVII. Urrezko binakako aizkolari txapelketa-Eusko Label sariaren bigarren kanporaketa irabazita, finalerdietarako txartela lortu dute zuzenean Ugaitz Mugertza mutrikuarrak eta Aitzol Atutxak. Jokoan zeuden bi puntuak lortu zituzten zapatuan Zestoan jokatu zen norgehiagokan, eta, hala, lehen kanporaketa biak irabazita, A taldeko buru jarri dira mutrikuarra eta dimoztarra.Mugertza II.ak eta Atutxa II.ak maila ona erakutsi zuten Zestoan, eta Xabier Orbegozo Arria V eta Joseba Otaegi nagusitasun osoz hartu zituzten mendean. Irabazleek 18 minutu eta 46 segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko, bigarren sailkatuek baino 50 segundo gutxiago.
Azpilikueta eta Otaño
Kanporaketari dagokionez, bikote bakoitzak hamabi enbor moztu behar izan zituen, sei probatan banatuta. Eta lanei dagokienez, bestalde, aurrea hartzen lehenak mutrikuarra eta dimoztarra izan ziren. Abiadura proban izan ezik, ia proba guztietan aurretik ibili zen bikote irabazlea. Azken lanera 49 segundoko aldearekin heldu ziren, eta lan erdirako lanetan abantaila horri eustea lortu zuten, abantaila horri segundo bat gehituz.
Finalerdiari dagokionez, Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Eneko Otaño B taldeko hirugarren sailkatuak izango dituzte aurkari otsailaren 19an Oñatin jokatuko den norgehiagokan.